Albisteak

 

Joan den urtean bezala, Bizkaiko Merkataritzaren Enpresa Konfederazioak (CECOBI) eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Kutxabanken laguntzarekin, "BONODENDA" kanpaina jarri dute martxan, deskontu bonoen bidez merkataritzari laguntzeko.

Kanpaina honi esker, herritarrek 10 €-ko deskontua izan ahal izango dute 50 €-ko edo horik gorako erosketetan.

Kanpaina joan den abenduaren 2an hasi zen eta urtarrilaren 31n amaituko da. Bono horiek eskuratu ahal izateko, Kutxabankeko zerbitzu anitzetako kutxazainetara jo beharko duzu, edozein kreditu/zordunketa txartel erabiliz (gehienez ere 2 bono txarteleko), eskura dauden bonoak agortu arte.

Gueñesko zenbait saltokik dagoeneko bat egin dute kanpaina honekin, baina merkatari gisa oraindik bat egin ez baduzu eta bat egin nahi baduzu, garaiz zaude. Horretarako, ODC-Balmasedarekin (94.680.10.02 Harremanetarako pertsona: Nagore) edo CECOBIrekin (94.400.28.00) harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar: eurek esango dizute nola egin.

Bezeroa bazara eta kanpaina honen abantailak jaso nahi badituzu, bila ezazu bereizgarria zure udalerriko saltokietan. Orain arte, honako hauek dira bat egin duten saltokiak: Ona optika zentroa, Caprichos, Ana Mari mertzeria, La Torre arrandegia, Ana Terreros, Audiovisual Sodupe, María Elena Basauri farmazia, Fornituras Sodupe, la Rayuela, Gallarraga liburudenda, Master Sodupe, Sorgintxu eta Electrodomésticos Sodupe.