Albisteak

 

Gueñesko Udalak urtarrileko azken astelehenean eginiko osoko bilkuran onetsi zuen, EAJren eta PSEren aldeko botoekin eta Bilduren aurkako botoekin, 2014 ekitaldi ekonomikoa araupetuko duten udal-kontuak.

Guztira 6.908.942,88 euroko aurrekontua da, eta nagusiki Enkarterriko kontzeju honetan enplegua sortzera bideratu da.

Guztira 6,9 milioi euro izanik, aurrekontua aurreko kontuak baino % 11,19 handiagoa da. Guztira 468.792 euro (% 6,79) bideratuko dira inbertsio errealetara; hots, 1.048,24 euroko inbertsioa egingo da biztanle bakoitzeko. Zerga bizia 513.701 eurokoa da eta finantza-karga % 1,22koa.

Udalerrian lanpostuak sortzea da aurrekontu hauen maxima nagusia, eta PSEko ordezkariek ere aurrekontuon alde egin dute. Helburu hori lortzeko, Udalak Lehenengo Enplegu Plana abiaraziko du. Lau alderdi izango ditu: alde batetik, zuzeneko enplegua sortzera bideratuko da, eta horretarako 86.000 euroko partida bat erabiliko da. 100.000 euroko beste partida bat enplegua sustatzeko zuzeneko laguntzetara bideratuko da, 20.000 euro Gaztedi Enkarterri plana gartzeko erabiliko dira eta fatxadak konpontzeari buruzko ordenantza aldatu egingo da. Zeharka, fatxadei buruzko ordenantzaren bidez, suspergarriak emango dira, helbide fiskala udalerrian duten gremioak kontratatzeko.

2014ko ekitaldi ekonomikoa araupetuko duten udal-kontuak egiteko, Udalak ekimen bat sortu zuen joan den abenduan: herritarrei parte hartzeko eta iradokizunak egiteko aukera eman zitzaion, guenes.info webguneko foro irekiaren bidez.

Horrela, inbertsio errealen atalean zenbait jarduera egingo dira, hala nola, Santxosoloko futbol-zelaiaren kanpoko itxidura egitea (12.100 €), La Quadrako bolatokian plataforma bat exekutatzea (7.500 €), KirolGüneko gimnasioa handitzea (25.000 €), aire zabaleko igerilekuetan megafonia instalatzea (5.000 €), igerilekuaren hondartza konpontzea (66.550 € ) eta iragazte-sistema zaharberritzea (24.591 €). Horiek dira herritarren foroan jaso eta gauzatuko diren eskaera batzuk. Beste alde batetik, aurten eretza ikastetxe publikoko teilatua zaharberrituko da: PSEk eskatu zuen, aurrekontuaren aldeko botoa ematearen truke. Obrarako 191.150 euro behar dira, eta kostuaren % 60 Hezkuntza Sailak ordainduko du. Gainerakoa, berriz, Udalak ordainduko du.