Albisteak

 

Irailaren 4an, Gueñesko Udalak bisitaldi bat antolatu zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak CP Eretza IPIren instalazioak ezagut zitzan.

Bisitaldi horretara Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde Olatz Garamendi eta Hezkuntza Saileko Baliabide Materialen eta Azpiegituren zuzendari Polentzi Urkijo bertaratu ziren. Alkatea, Hezkuntza Saileko zinegotzia, CP Eretza IPIko zuzendaria eta irakasleen ordezkariak lagun zituztela, zentroan barrena ibili ziren eta zuzen-zuzenean egiaztatu zuten ez dagoela lekurik eta beharrezkoa dela institutu berria egitea. Halaxe aitortu zuen Hezkuntza Ordezkaritzak.

Bisitaldiaren ostean, bilkura egin zuten Eusko Jaurlaritzako ordezkari Olatz Garamendik eta Polentzi Urkijok, Udaleko ordezkariek (alkatea eta Hezkuntza Saileko zinegotzia) eta CP Eretza IPIko ordezkariek (zuzendaria, ikasketaburua eta irakasleen ordezkariak). Bilkura horretan, institutu berria eraikitzeko obren lizitazioa 2015era aurreratzeko konpromisoa lortu zen.

Aintzat hartuta gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoa, uste dugu aurrerapen handia dela eta oso berri ona udalerriarentzat.

Prozesu hori politizatzea (batzuek hori nahi dute) ez da positiboa udal-intereseko gai bat behar bezala gauzatu ahal izateko.

Ulertzen dugu gurasoen kezka, baina Udalak lorpen handitzat hartzen du Eusko Jaurlaritzak hartu duen konpromiso publikoa, obrak 2015ean lizitatzeko; izan ere, azkenean, irtenbidea ematen ari zaio denboran luzatzen ari zen gai bati.