Albisteak

 

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) ospatuko da ohi legez. 1949an Eusko Ikaskuntzaren baitan sorturiko ekimena da ENE, Euskararen Nazioarteko Egunarena, eta euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.

Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak hainbat ekintza antolatu ditu Mankomunitate honetako udalerrietako ikastetxeetan:

Alde batetik, Gordexolako Udalarekin batera egun hori ospatzeko asmoz, "euskal kulturaren inguruko lehiaketa" antolatu du.

Lehiaketa honetan, Enkarterriko Mankomunitateko udalerrietako Lehen Hezkuntzako neska-mutilek har dezakete parte, irabazleen artean sariak zozketatuz. Bada, hiru kategoria egin dira: Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailetako ikasleak, Lehen Hezkutnzako 3. eta 4. mailetako ikasleak, eta Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailetako ikasleak. Lehiaketa etxean egitea gomendatzen zaie gurasoekin batera informazioa bilatuz. Horrela, beraiek ere euskararekin lotutako ekintzetan parte har dezakete. Orriak emateko azken eguna abenduaren 3a bera izango da. Eta sariak abenduaren 15ean zozketatuko dira. Ikastetxe bakoitzeko 3 sari banatuko dira.

Bestetik, DBHko 3. mailako ikasleentzat eta euskaltegietako ikasleentzat "Musika topaketak" antolatu ditu Mankomunitateak strong>abenduaren 3an, Euskararen egunean bertan, Zallako zine-antzokian 10:30ean.

Topaketa horien bidez, ENKARTERRIKO NERABEAK ETA EUSKAL MUSIKARIAK BATERA izango dira. 170 bat gazte bilduko dira.

Musika Topaketetan bertaratuko direnek ikusi eta entzungo dute ENKORE eta NAPOKA IRIA taldeetako musikarien eskutik kantuen sorkuntza zelan egiten den, eta zein nolako esperientzia eta hastapenak izan dituzten musika munduan. Hau dena moderatzaile baten gidaritzapean egingo da, aurten Ugaitz Alegria aktorea izango da.

Honetarako, Zalla Zine Antzokia aretoak bi gune desberdin izango ditu. Batean, moderatzaileak musikarien aurkezpena eta hastapenei buruzko elkarrizketa burutuko du eta horrekin batera bere bideo batzuk ere ikusi ahal izango dira. Bestean, ENKORE eta NAPOKA IRIA taldekoek abesti batzuk eskainiko dituzte. Azkenik, publikoaren galderei ere erantzun beharko diete, publikoarekiko interakzioa bilatuta.

Galderak egiten dituztenen artean opari batzuk zozketatuko dira.

Ekitaldia IREKIA izango da eta ikastetxeetan ez dauden gazteak ere bertara daitezke.

Zalla Irratiak ekitaldia grabatuko du eta aste horretan bertan emango du.

Azkenik, abenduaren 4an, euskarazko film bat emango da Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ikastetxeetako ikasleentzat. 300 bat ume joango dira Zalla zine-antzokira arazaroren 7an estreinatu berri den "Dixie eta matxinada zonbia" izeneko filma ikustera.

Aurten hirugarren aldiz, Mankomunitateak eta Balmasedako udalak Berbalagun egitasmoaren barruan antolatuko dute ENKARTERRIKO EUSKALDUNON JAIA. abenduaren 14an izango da Gordexolan. Aukera paregabea lagunekin zein familiarekin euskaraz ondo pasatzeko guztiontzako ekintzak izango batira (ume eta gurasoentzako herri kirolen txapelketa, kantupoteoa Nafarroa kantu taldearekin eta herri bazkaria goizez. Arratsaldez Berbabingoa eta Korrikako arroparen moda-desfilea) eta eskualdeko euskaldunak ezagutzeko.

Kartela (PDF 623KB)