Albisteak

 

Gueñesko Udalak udalerriko bideen eta herritarren segurtasuna indartuko du. Horretarako, lau kamera finko eta mugikor jarriko ditu trafiko-dentsitate handia duten hiriko guneetan.

Ekimen hori Sodupeko hirigunean hasi ziren aplikatzen; zehazki, bertara sartzeko biribilgunean. Horrela, babestuta geratuko dira Zelaieta, Autonomia, Gallarraga eta San Bizenti kaleak.

“Kameren bidezko sistema berri honi esker, bideko segurtasun handiagoa bermatuko zaie herritarrei. Gainera, lasaitasuna emango die herritarrei, prebentzio- eta disuasio-elementu gisa ere balio dezakeelako lapurreten kasuan” azaldu du Gueñesko alkate Koldo Artarazek.

Kameren sistema egunez eta gauez dabil, automatikoki, eta gai da erabateko iluntasunean objektuak eta aktibitatea atzemateko. Ibilgailuen trafikoa ikusiz kontrolatu ahal izango da, “Sodupeko biribilgunearen eremuan (Sodupeko Gallarraga kalean) dauden kamera horiei esker, herritarren segurtasuna bermatuko baita; izan ere, Sodupe hiriguneko sarrera denez, ibilgailu asko egon ohi dira, eta honela bide-segurtasuna bermatu egingo da” adierazi du Mikel Martínez Gueñesko udaltzainburuak.
13.093 euroko (gehi BEZa) kostua ekarriko duen sistema berri hau disuasio- eta prebentzio-neurri berria ere izango da, lapurreten kasuan. “Udalerriko merkatariek eta herritarrek hala eskatuta, Udala, Udaltzaingoaren bidez, hainbat prebentzio-neurri hartzen ari da, lapurretak eta ebasketak saihesteko. Hori ekintza bandalikoak murrizteko beste disuasio-elementu bat izango da” zehaztu du Gueñesko alkate Koldo Artarazek.

Hori dela eta, Udaltzaingoa izango da modu zentralizatuan bide-segurtasunerako eta herritarren sare honetarako elementu guztiak kontrolatzeaz arduratuko den erakundea.