Albisteak

 

Udalerriko bi herritarrek salaketa jarri dute Gueñesko Udalean, Gol TV ikusten ez dela eta, eta Udalak Itelazpiri helarazi zion, Eusko Jaurlaritzako Telekomunikazioko Sozietate Publikoari. Hona hemen hark emandako erantzuna:

“Jakinarazi nahi da adierazitako programa estatuko irrati pribatu bati dagokiola; horrek, legez, betebeharra du bere jarduteko esparruko herritarren % 96ra heltzeko. Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko agintari politikoek ez dute legezko inolako betebeharrik programa hori emateko.

Dibidendu digital delakoaren esparruan, horren araudia ezarri ondoren (Gobernu Zentralak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ezarri dute), programa hori MPE4 eta MPE5 programa anizkoitz berrien barruan sartu da. Horiek, gainera, oraindik osatzeko daude, Ministerio horren lizitazio-prozesuen zain.
 
Kanal horiek lizitazioen ondorioz guztiz okupatzen direnean, eta Euskadin izango duten geografia- eta herri-estalduraren esparrua zein den jakitean, Eusko Jaurlaritzak, hala badagokio, estaldura hedatu behar den erabakiko du eta, kasu horretan, ITELAZPI, SAri aginduko dio hala egiteko. Bien bitartean, ITELAZPI, SAk soilik aurretik existitzen diren kanalen dibidendua (kanalen migrazioa) egingo du.

Horrenbestez, Udal honek eta Eusko Jaurlaritzak ezin dute ezer egin Gol TV ikus dadin.