Albisteak

 

Movistar-ek Zaramillon eta La Quadran telefono-zerbitzurik eman ez duela eta, Gueñesko Udalak, OMICekin batera, leku bat ezarriko du, kaltetuek beren erreklamazioak (eman gabeko zerbitzuengatik) eta demandak (kalte-galerengatik) kudea ditzaten.

Horretarako, datorren ekainaren 18an (osteguna) OMICen bulegoa Zaramilloko bibliotekara lekualdatuko da, kaltetuak artatzeko, 11:00etatik 13:00etara, ordutegi jarraituan. Ezin bazara bibliotekara joan, telefonoz artatuko zaitugu: 94 669 37 47