Albisteak

 

Hemendik aurrera, Gueñes kontzejuko biztanleek Udalean aldatu ahal izango dute zirkulatzeko eta gidatzeko baimenen helbidea, Probintziako Trafiko Buruzagitzara joan beharrik gabe.

Neurri hori udaleko administrazio-kudeaketa hobetzeko neurrien artean dago. Horri esker, herritarrek denbora aurreztuko dute, eta ez dute alferrik joan beharko Trafiko Buruzagitzara.

Interesa dutenek Udalari baimena eman diezaiokete Probintziako Trafiko Buruzagitzari jakinarazteko zirkulatzeko edo gidatzeko baimenaren helbidea aldatu nahi dutela. Horrela, ez dute joanetorrian ibili beharko dokumentazioa aurrez aurre aurkezteko.

Izapideak egin ondoren, etxean jasoko dute gidatzeko baimena, datuak eguneratuta.