Albisteak

 

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak honako diru-laguntza hau argitaratu berri du: Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko 2016ko laguntza-programa.

Merkataritzako ETEei zuzenduta dago; hain zuzen ere, establezimenduak modernizatzeko, irudia berritzeko eta saltokien erakargarritasuna handitzeko ahalegina egin duten enpresei dago zuzenduta, baita honako inbertsio hauen bitartez kudeatzeko tresnak hobetu egin dituztenei ere:

  • A) Merkataritza-jarduera nahiz elementuak, barrukoak zein kanpokoak (merkataritza-errotuluak barne), garatzeko beharrezkoa den lokala, altzariak eta ekipamenduak eraberritzea eta modernizatzea.
    Itzuli beharrik gabeko inbertso onargarriaren % 15eko diru-laguntza.
  • B) Salgaien balantza elektronikoak, ekipamendu informatikoak, horien aplikazio eta osagarriak, betiere merkaturatze prozesuetan badaude edo enpresa-kudeaketarako erabiltzen badira.
    Itzuli beharrik gabeko inbertso onargarriaren % 20ko diru-laguntza.

Diru-laguntzen ehunekoak gehienez % 25era igo daitezke, baldin eta eskatzaileak hemen adierazitako egiaztagiriren bat badu:

  • UNE 175001 edo bikaintasun maila ertaineko beste kalitate-egiaztagiriren bat.
  • Saltokitik Enpresara programa.
  • Merkataritza Ganbera Ofizialeko erregistro ofizialean inskribatuta dagoen merkatarien elkarteren bateko kide izatea.
  • Emakundek ematen duen Gizon eta Emakumeen arteko aukera Berdintasunaren Aldeko Erakunde Laguntzailearen bereizgarria jaso izana.
  • Berriz Enpresa programa.
  • Langileak erdi-mailako zein goi-mailako titulazio arautua edo merkataritzako sektorearekin zerikusia duen profesionaltasunaren ziurtagiriren bat duela egiaztatzen duen egiaztagiria.

Diru-laguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak hauexek dira:

  • Laguntza jaso ahal izateko baldintza izango da, halaber, delako saltokia edo haren jabea den enpresa, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, jarduera komertzial bera egiten aritua izatea.
  • Merkataritza-establezimendu bakoitzeko onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa honako hau izango da:
    • 3.000 euro, aurreko ataleko a) puntuan adierazitako inbertsioen kasuan.
    • 900 euro, aurreko ataleko b) puntuan adierazitako inbertsioen kasuan.
  • Bi kategorietan inbertsioak egiten diren kasuetan, soilik lagunduko da diruz onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa betetzen duen kategoriako inbertsioa.
  • 2015/09/16 eta 2016/07/15 bitartean egindako fakturak onartuko dira.
  • Inbertsioaren xede diren elementuak berriak izango dira, ez dira hirugarrenei lagako, eta enpresa eskatzaileak berak ezingo ditu fabrikatu edo garatu.
  • Aktiboak gutxienez 3 urtez egongo dira enpresan.

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa ez da inoiz 12.000 euro baino handiagoa izango establezimendu eta urte bakoitzeko.

Eskabideak aurkezteko epea 2016ko uztailaren 15ean, 12:00etan, amaituko da.
Argibide gehiagorako: www.euskadi.eus.

Argibideren bat edo informazio gehiago behar izanez gero, telefono zenbaki hauetan lagunduko zaitugu: 94 680 10 02, astelehenetik ostegunera, eta 94 639 00 01, ostiraletan (Mirenlarekin hitz egin).