Albisteak

 

Azken hilabeteotan, Gueñesko erdigunean bizi diren herritarrak hainbat eragozpen ari dira jasaten: kutsadura akustikoa, keak, hautsa airean eta kedarra. Horiek guztiak Arangurenen dagoen GLEFARAN enpresaren fabrikatik datoz.

Eragozpen horiek direla eta, herritarrek zenbait kexa helarazi dizkiote Gueñesko Udalari, eta jakinarazi diote kezkatuta daudela emisio horiek osasunean eragin ditzaketen arriskuengatik.

Hori dela eta, Tokiko Gobernu Batzordearen azken bilkuran erabaki zen Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Sailari, zehazki Ingurumen Sailburuordetzaren barneko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari, helaraztea kaltetuek udaletxera bidalitako kexak, Zuzendaritza horrek baitu eskumena arlo honetan.

Gueñesko Udala behin baino gehiagotan jarri da harremanetan sail horrekin eragozpenak sortu zirenetik, egoeraren berri emateko. Hain zuzen ere, hilabete honen hasieran Eusko Jaurlaritzako larrialdietako teknikariak ibili dira enpresaren inguruetan, egoera bertatik bertara ezagutzeko asmoz.

Herritarren kexak GLEFARAN enpresari ere helarazi dizkiogu, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondoreak izan ditzan.

Halaber, eta berme handiagoa edukitze aldera, Gueñesko Udalak La Perenal eremuan airearen kalitatea neurtzeko unitate mugikor bat instalatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen Sailburuordetzaren barneko Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzari; hala, Arangurenen dagoen GLEFARAN fabrikaren emisioak kontrolatu ahal izango dira.