Albisteak

 

Martxoaren 19an, igandean, San José azokaren XXIII. edizioa ospatuko da Gueñesen. Nekazaritza- eta abeltzaintza-arloko topaketa honetan azokako urteroko ekintzak egongo dira, Enkarterriko billano eta billanukoaren XXIII. monografikoa, esate baterako. Aurten Arrieta Maskarua eremura lekualdatuko da eta 80 txakur inguruk parte hartuko dute. Euskal Oiloaren XVI. monografikoa pilotaleku estalian garatuko da eta lau motatako 200 bat animaliek (Beltza, Gorria, Marraduna eta Zilarra) eta Lepasoil motakoek parte hartuko dute; guztira, 40 oilo-hazle egongo dira. Euskal Antzararen V. monografikoa ere pilotaleku estalian egingo da.

Bestalde, Batzoki plazan tokiko abereen erakusketa bat egingo da. Guztira udalerriko abeltzaintza-ustiategietako 200 animalia egongo dira bertan, mota hauetakoak: Piriniotarra, dexter eta mistoa, –behi-aziendan-, ardi latx, Karrantzako ardi latx muturgorria, Saanen, Sasi ardi, Quessant, Texel, -ardi-aziendan-, Pottoka, Arabako mendiko zaldia eta Minishetland, - zaldi-aziendan-, Enkarterriko astoa, -asto-aziendan-, eta Azpigorri ahuntza eta Alpeetako ahuntza, -ahuntz-aziendan-.

Urtero egin ohi denez, Bizkaiko Txakolina dastatzeko aukera egongo da Galdotza Arana plazan, Bodegas Txabarri eta Bodegas Markoletaren eskutik. Enkarterri kalea Galdotza Aranako erdialdean kokatuko da. Bertan, bertaratuek Enkarterri eskualdeko eskaintza osoa topatuko dute, izan nekazaritza eta abeltzaintza sektorekoa, izan artisautza, turismo eta kulturakoa.

Aurreikusitako egitaraua goizeko 8:00etan hasiko da martxoaren 19an, igandean, ordu horretan erakusmahaiak helduko baitira. Bestalde, monografikoak 10:00etan hasiko dira dagozkien kokapenetan: Enkarterriko billano eta billanuko txakurrak, Euskal Oiloa eta Euskal Antzara. Ordu berean tokiko abereen erakusketaren parte hartzaileak iritsiko dira eta Enkarterri kaleak ateak irekiko ditu.

11:30ean Bizkaiko Txakolinaren dastatzea hasiko da.

Aurrerago, 14:00etan, sariak banatuko zaizkie Enkarterriko billano eta billanuko txakurren XXIII. monografikoko, Euskal Oiloaren XVI. monografikoko, eta Euskal Antzararen V. monografikoko txapeldunei. Galdotza Arana plazako kioskoan izango da.

Eta jai-giroko eskaintza biribiltzeko, beste ekintza bat egongo da azokan: paperezko soinekoen erakusketa. Soineko Elkarteak prestatu du eta ARENATZarte parkeko Euskaldun Berrien Etxea eraikinean egongo da ikusgai.

10:00etatik 15:00etara bisitatu ahal izango da eta bertan egongo dira 2016. edizioko soineko irabazle guztiak eta parte hartzaileek elkarteari emandakoak.

“XXIII. San José azoka”, 2017ko martxoaren 19an. Jardueren ordutegia.

08:00etan.- Erakusmahaiak iritsi eta instalatuko dira.
10:00etan.- Enkarterriko billano eta billanuko txakurren monografikoaren XXIII. edizioko parte-hartzaileak helduko dira. (Arrieta Maskarua eremuan)
10:00etan.- “Euskal Oiloa” XVI. monografikoa hasiko da. (Pilotaleku estalian)
10:00etan.- “Euskal Antzara” V. monografikoa hasiko da. (Pilotaleku estalian)
10:00etan.- ENKARTERRI KALEA, Enkarterriko produktuen erakusketa, dastatzea eta salmenta. (Galdotza Arana eremuan)
10:00etan.- Tokiko abereen erakusketaren parte-hartzaileak iritsi eta lotuko dira. (Batzoki plaza)
11:30ean.- Bizkaiko Txakolinaren dastatzea. Bodegas Txabarri. Bodega Markoleta. (Galdotza Arana plaza)
14:00etan.- Sari-banaketa kiosko nagusian.

  • Enkarterriko billano txakurren XXIII. monografikoa.
  • Euskal Oiloaren XVI. monografikoa.
  • Euskal Antzararen V. monografikoa.