Albisteak

 

Gueñesko Udalak astelehenean, apirilaren 24an, eginiko osoko bilkuran, babestu egin zuen Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak gauzatuko duen ekimena. Ekimen hori Gernikan egingo da, datorren asteburuan, apirilaren 29 eta 30ean.

Ekitaldi horretan Euskal Herriko, Estatuko eta beste herrialde batzuetako milaka pertsona bilduko dira, errefuxiatuek pairatzen duten egoerarengatiko haserrea eta gaitzespena adierazteko.

Gernika bonbardatu zutenetik 80 urte betetzen diren honetan, mobilizazio handiak antolatuko dira, eta herritar guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartzera, “gerrarik ez” oihukatzeko eta errefuxiatu zein migratzaileei esateko hemen ongietorriak direla.

Lehen ekimena apirilaren 29an, larunbatean, egingo da, Euskal Herriko hainbat puntutatik abiatuko diren errefuxiatuen aldeko martxekin. Gueñesko Kontzejua Sodupetik aterako da. Martxa guztiak Gernikara iristen direnean, “Atzoko eta gaurko Gernikak” gogora ekartzeko ekitaldi bat egingo da.

Apirilaren 30ean, igandean, hainbat gairi buruzko tailerrak eta esperientzia-mahaiak antolatuko dira Gernikan. Guztien helburua izango da askotariko esperientziak, konpromisoak eta gizarte-borrokak azaleraraztea.

Topaketa osoan zehar jarduera ludiko eta kulturalak ere egingo dira.

Informazio gehia nahi izanez gero: https://ongietorrierrefuxiatuak.info/gernika2017