Albisteak

 

Badakigu CEL enpresa egoera latzean dagoela diru eta lan aldetik, eta horrek izugarrizko eragina daukala Gueñes eta Arangurengo plantetan nahiz Artziniegakoan. Hori dela eta, Gueñesko Udalak elkartasuna eta babesa adierazi nahi die egoera zail horretan dauden behargin guztiei.

Gueñesko Udala enpresekin eta erakundeekin biltzen hasi da, eta enpresako batzordeari ere hitzordua eskatu dio, ahal den heinean arazo hau gainditzen laguntzeko.