Albisteak

 

Urriaren 1ean (astelehena), Basori SLren iragarpena bete zen: gazteria-, kultura- eta kirol-zerbitzuak emateari utzi zion kontratua amaitu aurretik, Udalak zerbitzua beste enpresa bati esleitu arte ematen jarraitzeko betebeharra hautsiz.

Beste enpresa bat kontratatu behar da. Horretarako, irailaren 28an (ostirala), ezohiko osoko bilkuran lehen urratsa egin zen beste enpresa bati gazteria-, kultura- eta kirol-zerbitzuak esleitzeko lehiaketa publikorako pleguak onartzeko. Bitartean, Udalak eskura dituen bitartekoekin eman ditzakeen zerbitzuak emango ditu; hau da, Sodupeko eta Gueñesko kultur etxeetako jendaurreko arreta. Kirolgunea irekitzea (zehazki, gimnasioa) ezinezkoa da, Udalak ez duelako instalazioen mantentze-lanak egiteko langile espezifikorik, ezta gimnasioko monitorerik ere.

Oharra (PDF 80,9KB)