Albisteak

 

Urriaren 12tik 14ra bitarteko asteburuan, Sodupen Harley Eguna egingo da seigarrenez. Ekitaldi hori garatzeko, Harley Davidson Club Euskal Herria erakundeak lankidetza-hitzarmena berritu du Gueñesko Udalarekin beste lau urterako, 2020ra arte.

Harley Davidson Club Euskal Herria (HDC) erakundeak espero du 1.500 motorzale baino gehiago etorriko direla estatuko txoko guztietatik, baita atzerritik ere. Horietako batzuek “Eraikitzaile eta Kustomizatzaileen Estatuko V. Lehiaketaren” finalean parte hartuko dute, Padura kaleko kirol anitzetarako pabiloian.

Ekimen horretan 6.000 euro banatuko dira 20 saritan, eta Harley Eguneko ekitaldi nagusietako bat izango da. Hutsetik hasita eraikitako edo eraldatutako motorrak lehiatuko dira bertan, profesionalek eta partikularrek horietan eginiko lana erakutsiz, eta, hartara, sektoreko sormena eta fidagarritasuna agerian utziz.

Harley Egunaren seigarren edizio honen beste indarguneetako bat erakusketa izango da. Tailer profesionalek beren ale onenak aurkeztuko dituzte motor-estilo guztietan. Hutsetik hasita eginiko motorra izango dira.

Ikuskizuna bermatuta dago motorrarekin akrobaziak egingo dituen Edu Rodríguez stuntrideraren hiru paseen eskutik. Ikuskizun hori jai-esparruan egingo da. Edu Rodríguez da Europako lehiaketa bat irabazi duen estatuko Stunt Riding arloko pilotu bakarra. 2015ean irabazi zuen, Italian. Rodríguez Espainiako txapelduna ere izan da birritan jarraian Stunt Riding modalitate honetako txapelketa federatu bakarrean, 2016an eta 2017an.

Asteburua osatzeko, musika-kontzertuak, amerikar auto zaharren erakusketa, tatuajeetan espezializatutako postuak, larruzko artikuluen postuak eta motorren munduarekin lotutako postuak ere izango dira.

EGITARAUA

Hilak 12, ostirala

  • 12:00 Izen-emateen irekiera.
  • 19:00-21:00 Motorren eraikitzaileen erakusketaren irekiera eta bike show-a: VI. Pro Bike Expo eta Bike Show eta Eraikitzaile eta Kustomizatzaileen Estatuko V. Lehiaketa (kirol anitzetarako pabiloia, Padura kalea).
  • 21:00 Kontzertuak Herriko plazan: “Duro” eta “Toni Metralla y los Antibalas”.

Hilak 13, larunbata

  • 10:00 Izen-emateen irekiera.
  • 10:00-21:00:
    • Motorren erakusketaren irekiera, Espainiako V. Bike Show Lehiaketa eta VI. Pro Bike Expo.
    • Gaztelu puzgarriak (Plaza etxebizitza-eraikineko plaza).
    • Haurrentzako zezen mekanikoa (Herriko plaza).
  • 10:30 Ibilbidea motorrez Balmasedara.
  • 11:00 Herri-kirolak Balmasedan.
  • 13:00 Motor gaineko akrobaziak jai-esparruan, Edu Rodríguez stuntrideraren eskutik.
  • 15:00 Putxera tradizionalean eginiko babarrun-jana udal-pilotalekuan.
  • 18:00 Motor gaineko akrobaziak jai-esparruan, Edu Rodríguez stuntrideraren eskutik.
  • 20:00 Zuziekin ibilbidea udalerritik.
  • 22:30 Kontzertuak: “Rock FM” eta Kiss taldeari omenaldia “Exkissitos”-en eskutik.

Hilak 14, igandea

  • 10:00-12:30 Erakusketaren irekiera.
  • 11:00 Motor gaineko akrobaziak jai-esparruan, Edu Rodríguez stuntrideraren eskutik.
  • 13:00 Eraikitzaile eta Kustomizatzaileen Estatuko V. Lehiaketaren sari-banaketa eta bertan parte hartu duten motorren desfilea.