Albisteak

 

Güeñesko Udalak, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin lankidetzan, Iorgiko ur-hornidurarako sare nagusia konpontzeko lanen II. faseari ekin dio.

Lanak Iorgi-Urrestieta kalearen ezkerraldean egingo dira, Sodupe-Bilbo norabidean, eta galtzadari zein espaloiari eragingo diete, hurrengo hiru hilabeteetan.

Gaur egungo fibrozementuzko hodiaren ordez, 150 milimetroko diametroko burdinurtu nodularrezko beste bat jarriko da.

Barkatu herritarrei zerbitzua hobea emateko jarduera honek sor ditzakeen eragozpenak.