Albisteak

 

Udalerriko herritarrek aisialdiaz gozatzeko jolas-eremu irekiak jartzeko eskaera aurkeztu dute berriki, nagusiki haur eta gazteentzat. Eskaera horri erantzunez, Güeñesko Udalak kirol anitzetarako pista bat jarriko du.

Hemendik hilabete ingurura hasiko dira lanak, eta kirol anitzetarako pista Padurako udal-instalazioetan egongo da; zehazki, teniseko pistetan.

Teniseko pistek gaur egun duten erabilera eta eskaria aintzat hartuta, uste da pista bakar batekin nahikoa dela, kontuan hartuta kiroldegian ere tenisean aritzeko aukera dagoela.

Hala, gaur egun dauden teniseko aire zabaleko bi pistetako bakarra utziko da teniserako, eta bestea askotariko kirolak egiteko moduan egokituko da; besteak beste, saskibaloia eta futbola. Horretarako, futboleko bi ate jarriko dira, saskibaloiko saskia ere badutenak.

Pista batean tenisean dabiltzanek eta bestean beste kirol batzuetan dabiltzanek elkar ez oztopatzeko, bi pistak bereiziko dituen sare bat jarriko da.

Instalazio berriaren aurrekontua 12 mila euro baino gehiagokoa da (BEZa barne), eta doan erabili ahal izango da.