Albisteak

 
Haurrek eta gazteek jolas-eremu irekiez goza dezaten Paduran jarriko den kirol anitzetarako pistaren gaineko informazioa argitaratu ondoren, hainbat iruzkin agertu dira sare sozialetan, eta Güeñesko Udalak honako argibide hauek eman nahi ditu:
  • Sodupeko pilotalekua ixteko arrazoia izan zen ekintza bandalikoek eta erabilera okerrak ezinezko egiten zutela pilotalekuari berari zegokion jarduera garatzea.
  • Bestalde, genero-indarkeriaren esparruko gomendio guztiek, segurtasunarekin, babesarekin eta emakumeen berdintasuna ziurtatzearekin lotutakoek, arriskutsuak izan daitezkeen gune itxiak ez sortzea gomendatzen dute.
  • Ez dago gaitasunik eremu hori etengabe eta modu iraunkorrean zaintzeko.
  • Udalbatza osoa ados zegoen herritarrek gazteek libre jolasteko gune bat, atez eta saskiez hornitutakoa, eskatzen zutela eta Sodupeko herrigunean hori behar zela.
  • Beste kokapen batzuk bilatzeko proposamenekin lotuta, Gallaraga kaleko Plaza Egoitza Eraikinaren barruko plaza, esaterako, jakinarazi nahi dugu eremu pribatu bat dela, bizilagunen elkarteko jabetza.