Albisteak

 

Papera biltzeko edukiontzi berriak jarri ondoren, Enkarterriko Mankomunitatea errefusaren edukiontziak aldatzen hasi da. Hain zuzen, errefusa biltzeko alboko kargako edukiontziak kenduko ditu, eta funtzionamendu berdina duten berriak jarri.

Errefusaren edukiontzi berri horiek (gris kolorekoak) erabiltzea erosoagoa da eta konpontzea errazagoa. Funtzionamendu hidraulikoa dutenez, edukiontziaren goiko tapa altxatu besterik ez da egin behar; bere kabuz eusten da, eta gero pixkanaka jaisten da, itxi arte.

Edukiontziak aldatu direnez, horietako batzuen kokapena ere aldatu egin behar izan da, bilketa-kamioiak edukiontzien ondoan jarri ahal izan daitezen, horiek husteko. Antolamendu edo kokapen berriek bide-zirkulazioari eta herritarren segurtasunari buruzko araudia bete behar dute, eta lehentasuna eman behar izan zaie begien bistako espazioei, herritarrek inolako arriskurik gabe utz ditzaten hondakinak.

Aldaketa horien ondorioz, Barretaguren kalean, edukiontziaren ezaugarriak eta garaiera zirela-eta, aurreko edukiontzia ezartzen zen lekuan ez du funtzionatzen; beraz, Udalaren asmoa da lursailaren jabeekin kudeatzea leku horretatik gertu dagoen gune bat aurkitzeko, edukiontzia jartzeko.
 
Lasier auzoan, bi edukiontzi zeuden, bata handia eta bestea txikia, eta berri bat jarri da haien ordez.