Albisteak

 

Datorren astelehenean, ekainaren 10ean, beste bi ikasketa-gela irekiko dira Zaramillo eta Sodupen.

Zaramilloko ikasketa-gela Kultur Etxeko erabilera anitzeko aretoan egongo da, eta larunbatetan egongo da irekita, 08:00etatik 16:00etara, baita igande eta jaiegunetan ere, 08:00etatik 22:00etara.

Bestalde, Sodupeko ikasketa-gela enpresa-haztegian egongo da, eta astelehenetik igandera egongo da irekita, 08:00etatik 22:00etara.

Instalazioetara sartu eta horiek erabiltzeko, beharrezkoa izango da gutxienez 16 urte izatea eta ikasketa-geletara sartzeko giltza elektronikoa edukitzea.

Instalazio horiek erabili nahi dituzten pertsonek Zaramillo eta Sodupeko ikasketageletan alta eman beharko dute; horretarako, izena emateko eskaera bat egin beharko dute. Eskaera horrek sarbide-giltza aktibatuko du; giltzak Sodupeko Kultur Etxeko informazio-gunean jaso behar dira.

Zaramillo eta Sodupeko ikasketa-gelen funtzionamendu- eta elkarbizitza-arauei buruzko informazio gehiago www.guenes.eus helbidean.