Albisteak

 

Güeñesko Udalak herritarrengana zabaldu nahi du Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berria idazteko prozesua, bertan parte hartzeko aukera emanez.

Horretarako, datorren asteazkenean (ekainak 12) jendaurreko hiru bilera egingo dira. Horietan, hasierako lanen edukia azalduko da, eta HAPOrako nahitaezko dokumentazioaren berri emango da.

Bilerak ordu hauetan egingo dira:

  • 17:00etan: Zaramilloko Kultur Etxean.
  • 18:00etan: Güeñesko Kultur Etxean.
  • 19:00etan: Sodupeko Kultur Etxean.

Oharra (PDF 77,4KB)