Albisteak

 

Izena emateko epeak

Honako hauek dira bete beharreko lanpostuak:

  • 8 langile, bost hilabeteko kontratuarekin eta eguneko 5 ordu eta hogeita hamar minutuko lanaldiarekin, astelehenetik ostiralera. Egin beharreko lanen artean udal-azpiegituren mantentze-lanak nabarmendu daitezke. Zortzi lanpostu horietako zazpirako ez da lan-esperientziarik behar, eta okupazio-kodea honakoa da: 96011029. Gainerako lanpostua arduradun-lanetarako izango da. Horretarako, igeltserotzako lehen mailako ofizial titulazioa eskatuko da, gutxienez bi urteko esperientziarekin. Okupazio-kodea honakoa da: 72211015.
  • Administrazio-laguntzaile bat, hiru hilabeteko kontratuarekin eta eguneko 3 orduko lanaldiarekin, astelehenetik ostiralera. Gutxienez urtebeteko lan-esperientzia eskatuko da, eta okupazio kodea 43091029 da.

Eskualdeko Enplegu Planaren prozesuetan parte hartu nahi duten pertsonek Lanbideren webgunearen bitartez eman beharko dute izena (www.lanbide.euskadi.eus), irailaren 16tik 30era bitartean.

Lanpostuak betetzeko Gueñesko Kontzejuan bizi diren 9 langabe kontratatuko dira. Udalak 86.648,56 euroko diru-laguntza jaso du LANBIDEREN eskutik, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen testuinguruan.

Hautaketa-prozesuari dagokionez, LANBIDEK ezarritako irizpideei jarraitukozaie, eta lehentasuna emango zaie gizarte-behar handiena duten eta lanmerkatura sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei. Hori dela eta, kontratatutako pertsonetatik gutxienez % 40 emakumeak izango dira, % 30 DSBEren titularrak eta % 15 55 urtetik gorako pertsonak.

Oharra (PDF 79,5KB)