Albisteak

 

Gazteentzako Enplegu-planaren hautatze-prozesuetan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aurrez Lanbideren webgunean (www.lanbide.euskadi.eus), urriaren 18tik 29ra bitartean.

2 lanpostu eskainiko dira, Güeñesko Udaleko Administrazio Sailean hauek, zehazki:

  • Lanpostu bat Kontu-hartzailetza Sailean, lanaldi osoan, 8 hilabeterako.
  • Lanpostu bat Idazkaritza arloan, lanaldi osoan, 8 hilabeterako.

Betekizunen artean, besteak beste, honako hauek daude: 16 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izatea, LANBIDEn laneskatzaile izatea, administrazio arlokoa Goi edo Erdi Mailako Gradu bat edukitzea, Batxilergoa edukitzea, Gazte Berme Sisteman izena emanda egotea eta udalerrian bizi izatea.

Gazte Berme Sarean izena emateko, hona hemen lotura:
http://www.sepe.es/HomeSepe/Personas/encontrar-trabajo/Garantia-Juvenil.html

Gazteen enplegagarritasuna hobetzeko programa honetarako, Udalak LANBIDEren 26.150€ko diru-laguntza jaso du, kontratazio osoaren % 75 ordaintzeko. Gazteak kontratatzeko Laguntza Programatik dator diru-laguntza hori, 2014-2020ko Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan.