Albisteak

 

Imanol Zuluagak, Güeñesko Udaleko alkateak, eta Red Eléctrica de Españaren (REE) iparraldeko ordezkariak, Antonio González Urquijok, lankidetza-hitzarmena sinatu dute, kaleetako argiztatzea berritzeko proiektua gauzatzeko eta herriko energia-eraginkortasuna bultzatzeko. Hitzarmen horren bidez, REEk 7.000 euroko ekarpena egingo du.

Güeñesko Udalaren ekimenaren oinarria dira lortu nahi den helburua erdiesteko egindako jardueren emaitza onak. Hala, argiztatze berria jartzean, energia aurrezteko gaietan hobekuntza handiak egongo dira, ekonomia-baliabideen optimizazioa bermatuko da eta argi-kutsadura jaitsiko da. Horri esker, Alkateen Itunaren xedapenak betetzen jarraitu daiteke. Alkateen Ituna Europako mugimendu bat da, eta tokian tokiko eta eskualdeko agintariek parte hartzen dute, Güeñesko Udalak barne. Mugimenduan parte hartzean, alkateek beren udalerrian energia-eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarriak erabiltzeko konpromisoa hartu dute.

Zehazki, proiektu honekin % 75 inguruko aurrezte-ekonomikoa izatea espero da, energia-kontsumoaren jaitsiera dela eta. Horrela, bi entitateek energia-eraginkortasunarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin konpromisoa errubrikatzen dute.

Azken urteotan, Red Eléctrica de Españak, energia elektrikoaren garraioaz eta sistema elektrikoaren funtzionamenduaz arduratzen den konpainiak, Güeñesko Udalak sustatutako beste ekimen batzuk babestu ditu iraunkortasun- eta ingurumen-gaietan, esaterako, Ekokultura azoka, sentsibilizazio- eta birziklatze-kanpainak eta Güeñes puntu ilunen mapa abian jartzea; azken hori, 2016-2019 Güeñesko Kontseiluko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III Planean jasotako ekimena da.