Albisteak

 

Ekonomia eta Enpresa Ministeriotik jakinarazi digute urtarrilaren 6tik 12ra bitarteko astean aldaketak egongo direla telebistaren frekuentzian, kanal zehatz batzuetan. Horrek honakoa dakar:

  • Telebistak berriro sintonizatu beharko dira frekuentzia berriko kanalak ikusteko familia bakarreko etxebizitzetan.
  • Bizilagunen komunitateetan beharrezkoa izango da antena-jartzaile baten esku-hartzea, eta Ministerioak laguntza-linea bat zabaldu du.

Herritarrek zalantza guztiak kontsultatu ahal izango dituzte Ekonomia eta Enpresa Ministerioak haien esku jarritako webgunean (http://www.televisiondigital.es/) eta honako telefonoen hauetan: 901 20 10 04 eta 910 889 879.

ITELAZPI sozietate publikoak urtarrilaren 6an abiaraziko ditu Gueñes udalerriaren barruan estaldura ematen duen TDT Sodupe zentro errepikagailuaren instalazioa egokitzeko lanak.

Horrela, honako taula honetan multiple digitalen behin betiko kanalerako doikuntzak adierazten dira:

Multiple digitalen behin betiko kanalerako doikuntzak
Kaltetutako multiple digitalak Itzalitako kanala Piztutako kanala
MPE3 Programak: Telecinco, Telecinco HD, Cuatro, Cuatro HD, FDF eta Divinity 59 21