Albisteak

 
Güeñesko Udalak kontsulta egin zien herritarrei ADIFek (Trenbide Azpiegituren Kudeatzailea) Bilbo eta Balmaseda lotzen dituen tren-lineako sei trenbidepasagune kentzeko eginiko hiru proposamenei buruz zuten balorazioa ezagutzeko. Kontsulta horrek agerian utzi du Güeñesko herritarrak kezkatuago daudela Feveren funtzionamenduaz, eta oso pertsona gutxik adierazi dute aurkeztutako proposamenen aldeko iritzia.

Aldeko erantzun gehien Güeñesentzat proposatutako irtenbideak jaso ditu; baina, hala ere, askoz jende gehiagok baztertu du.

Loteslea izan gabe, Güeñesko Udaleko talde politikoek aho batez uste dute lehentasunezkoa dela egungo zerbitzua eta azpiegitura hobetzea, eta atzera bota dituzte ADIFek eginiko proposamenak.

Oharra ikusi (PDF 75KB)