Albisteak

 

Datorren astelehenean (otsailaren 17a) irekiko da denentzat Sodupeko igerileku estalia.

Igerilekuaren estalkia berreraikitzeko prozesua urriaren amaieran hasi zen, egitura osoa desmuntatu ondoren. Hain zuzen, egitura horretatik habe nagusiei soilik eutsi zaie. Estalki osoa ordezkatu da eta aireztapen-sistema berria jarri da.

Udalak aurreikusi zuen otsailaren hasieran irekiko zuela igerilekua, baina eguraldiak lan-erritmoa zehaztu duenez, irekiera datorren astera atzeratu behar izan da.

Nahiz eta igerilekua otsailaren 17tik (astelehena) aurrera erabili ahal izango den, igeriketako udal-ikastaroei otsailaren 24an ekingo zaie berriro, antolakuntza-arrazoiak tarteko.

Estalkia osorik konpontzeko beharra sortu zuten kalteak

2018ko irailean udal-igerilekuaren estalkian kalteak agertu zirenez, Udalak egituraren peritu-txosten bat idazteko agindua eman zuen, egoera benetan zer-nolakoa zen zehazteko, ondoren eraikuntza-proiektua idazteko agindua eman zezan.

Peritu-txostenak zehaztu zuen estalkiaren egoera kontuan hartuta, ezin zela zatika konpondu, osorik desmuntatu eta berreraiki beha zela; izan ere, beste erorketa batzuk izateko arriskuen eta infiltrazioak handitzearen zantzu nabarmenak agertu ziren.

Agerian geratu zen estalkiaren kalteak eta hura hondatzen ari zelako zantzuak azalera osoan zeudela.

Antzemandako kalteek gainditu egin zituzten Udalak 2018ko irailean aurreikusitako konponketak; lan horien kostuak obraren diseinatzaileen kargura ziren, Lehen Auzialdiko Epaitegiaren sententziak ezartzen duen moduan. Hain zuzen, sententzia horrek 162.000 euro ordaintzera kondenatu zituen diseinatzeak.

Hori dela eta, Udalak ezohiko aurrekontu-partida bat gaitu behar izan du lanak gauzatu ahal izateko.

Eraikinaren estalkia berritzeko proiektuak kontuan izan ditu barneko giroaren baldintza bereziak, aukeratutako sistemak zuzen funtzionatzeko beharrizan propioak eta mantentze-lanen erraztasuna.

2019ko irailean egin zen esleipena, bigarren hautaketa-prozesu batean. Lehenengo esleipen-lehiaketa hutsik geratu zen, aurkeztutako enpresek ez zutelako aurkeztu beharrezkoa zen dokumentazio teknikoa. Bigarren kontratazio-mahai horretan, enpresa lehiakideek klausulen agirian eskatutako informazio guztia aurkeztu zuten, hain zuzen ere lana gauzatu ahal izateko kualifikazioa egiaztatzen duena.

2019ko urrian hasi ziren igerilekuaren estalkia osorik desmuntatzeko eta osorik berreraikitzeko lanak, ezin baitzen zatika konpondu. Lan horiek gauzatzeko, 259.000 euroko inbertsioa egin behar izan da.