Albisteak

 

Aste honetan hasiko dira Sodupeko Herriko Plazan dauden haur-jolasetako estalkia muntatzeko lanak.

Haur-parkearen inguru osoa itxi ondoren hasiko dira estalkia jartzen. Proiektu honek bi erronka tekniko ekarri ditu berekin hasiera-hasieratik: batetik, lur azpiko aparkalekuaren egiturari eragingo ez dion ainguraketa berezia behar da; eta, bestetik, estalkiaren formak egokitu egin behar du bertan dagoen pergolara, bai geometriari bai altuerari dagokienez.

Haur-jolasak babestuko dituen karpa lurzorura ainguratzeko sistemak garajearen iragazgaiztasunari eragingo ez diola egiaztatu ondoren, aste honetan hasiko dira karpa hori jartzen. Metalezko egitura bat izango da, arkupeekin eta PVCzko estalkiarekin, eta forma zirkularra izango du.

Udalaren asmoa da gutxienez haur-parke estali bat jartzea udalerriko gune bakoitzean. Bada, orain Soduperen txanda da, eta hurrengo proiektua Güeñesko Arenatzarten estalkia jartzea da. Zaramillo eta La Quadra guneetan dagoeneko badago haur-parke estalia, iaztik.