Albisteak

 

Güeñesko Udalak, Koronabirusaren (COVID 19) hedapena geldiaraztera bideratutako etxeko konfinamendua dela-eta, ElikaGüre Oporrak zerbitzua zabalduko du etxean eskola-umeak dituzten udalerriko baliabiderik gabeko familia guztientzat. Familia horietako adingabeek produktu freskoak jan ditzakete eskolako jantokian ikasturte osoan zehar, eta
orain ezinezkoa da.

ElikaGüre Oporrak zerbitzua Güeñesko Kontzejuan ematen da udan zehar. Aldi horretan, ekarpen berezia egiten da frutak, barazkiak, arraina eta okela bezalako produktu freskoak eskuratzeko, oporretan adingabeek behar bezala jaten dutela bermatzeko.

ElikaGüre zerbitzua Udalaren Elikagaien Bankura lotuta dago, eta haren helburua da baliabide ekonomiko eskasak dituzten familiei produktu freskoak eskuratzen laguntzea, beren ezaugarriengatik bankutik bertatik kudeatu ezin diren kasuetan. Horri esker, orain etxean dauden adingabeek beren etxebizitzetan produktu freskoak izatea bermatuko da; izan ere, dakizuenez, ikastetxeak itxi egin dira Koronabirusaren hedapena geldiarazteko prebentzio-neurri gisa.