Albisteak

 

Beste abisu bat eman arte, Sodupeko osasun-zentroak Güeñesko, Zaramilloko eta La Quadrako osasun-zentroetako bertaratze-asistentzia biltzen du.

Güeñesko Udalari igorritako gutun batean, Ezkerraldeko, Enkarterriko eta Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) koronabirusaren pandemia denboran laguntza-zerbitzuak antolatzeko neurri horren berri eman du, herritarrei laguntza ordenatua eman ahal izateko zerbitzuak kontzentratzeko asmoarekin.

Osasun hitzordua eskatzeko, gaur egun duten telefono berera deitzen jarraituko dute herritarrek. Hitzordua telefonoz hartuko da, eta aurrez aurreko bat emango zaie, behar izanez gero, Sodupeko osasun-zentroan, bai paziente helduentzat, bai paziente pediatrikoentzat.

Edozein etxez etxeko laguntza Sodupeko zentrora telefonoz deituta ere bideratuko da.

Oharra (PDF 77,6KB)