Albisteak

 

Güeñesko Udalak laguntza ekonomikoen ildo bat onetsi du martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuari eta martxoaren 31ko 10/2020 Errege Lege Dekretuari jarraikiz beren jarduera eten egin behar izan duten ostalaritza-establezimenduetan, txikizkako saltokietan eta langile autonomoen, banakako enpresarien eta horiek sortutako ondasun-erkidego eta sozietate zibilen gainerako jardueretan diru-sarrerarik ez izateak eragin dituen beharrizanetarako.

Bi motatakoak dira laguntza horiek, eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnean eskatu ahal izango dira:

  • 1. mota: ostalaritzako, txikizkako merkataritzako eta bestelako jarduerak egiten dituzten banakako enpresarientzako edo autonomoentzako laguntzak, betiere egoitza fiskala Güeñesen badute eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuari jarraikiz, beren jarduera eten egin behar izan bazuten.
  • 2. mota: banakako enpresari eta langile autonomoentzako laguntzak, betiere egoitza fiskala Güeñesen badute eta beren jarduera martxoaren 31ko 10/2020 Errege Lege Dekretuari jarraikiz (COVID-19aren bilakaerak eragindako egoerak arintzeko neurri osagarriak ezartzekoa) etetearen ondorioz, beren jarduera drastikoki murriztu bada.

Güeñesko Udalak 100.000 euroko partida bana bideratu du laguntza horietara, eta jarduera bakoitzagatik jaso daitekeen gehieneko zenbatekoa 1.000 euro da.

Eskaerak Güeñesko Udalaren egoitza elektronikoan (www.guenes.eus) edo udala@guenes.eus helbide elektronikoan aurkeztu beharko dira.

Laguntza-ildo hau bateragarria izango da beste administrazio publiko batzuek abiarazitako gainerako laguntzekin, betiere jasotako laguntzak ez badu COVID- 19ak eragindako galera gainditzen.

Emandako dirulaguntza bankuko transferentzia bidez ordainduko da, onuradunak adierazitako kontu korrontean.

Informazio gehiago aurkituko duzue Güeñesko Udaleko albisteen eta COVID- 19aren atalean (www.guenes.eus), baita Udalaren Facebook eta Twitter kontuetan ere.

Gizarte-ekintzaren arloan, Güeñesko Udalak 140.000 euro bideratuko ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzetara (GLL). Horietatik 70.000 euro Udalak urtero jartzen dituenak dira, eta beste 70.000 euroak Eusko Jaurlaritzak eman dizkio Güeñesko kontzejuari.

Deialdiaren oinarriak (PDF 131KB)

Laguntza eskaera 1 mota (PDF 99,4KB)

Merkataritza-jardueretarako laguntzak. Azalpen oharra (PDF 89,9KB)

Laguntza eskaera 2 mota (PDF 99,3KB)

Zinpeko aitorpena (PDF 78KB)

Hartzekodunaren agiria (PDF 86,7KB)