Albisteak

 

Datorren astelehenetik, maiatzaren 25etik, aurrera, berriz ere bertaratuko gara Güeñesko Udaletxera eta Sodupeko udal bulegora.

Aldez aurretik hitzordua eskatuta baino ez da bertaratuko. Horretarako, joan nahi duten bulegora deitu beharko dute, eguna eta ordua eskatzeko.

Gogoratu bulego bakoitzeko telefonoak eta ordutegiak:

  • Güeñesko Udala:
    • Hitzordua eskatzeko telefonoa: 94.669.00.04
    • Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara, eta
      astearteetan, 16:00etatik 18:00etara.
  • Sodupeko Bulegoa:
    • Hitzordua eskatzeko telefonoa: 94.639.91.59
    • Astelehen, astearte eta ostiraletan, 08:30etik 14:00etara; asteazkenetan, 10:00etatik 14:00etara; ostegunetan, 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Güeñesko Udalak segurtasun- eta higiene-neurriak hartu ditu bere bulego guztietan udal-jarduerari normaltasunez berrekiteko, baina maskara nahitaez erabili behar dela gogorarazi du.