Albisteak

 

Güeñesko Udalak bat egin du Eudel - Euskadiko Udalen Elkartearen ekimenarekin. Hortaz, omenaldia egingo die pandemiaren biktimei, osasunlangileei eta COVID-19aren aurka borrokatu duten eta oraindik ere borrokatzen ari diren pertsona eta kolektibo guztiei. Ekitaldia uztailaren 16an (osteguna) izango da.

Egun hori arlo guztietako erakundeen arteko lankidetzaren sinbolo gisa ezarri nahi da, gizarte-mailan aurre eginiko erronkari erantzuteko. Denok dakigu prebentzio- eta babes-neurriak tresnarik eraginkorrena direla gaixotasuna hedatzea ekiditeko.

Horien artean, maskara ezinbesteko eta funtsezko elementua da gure herri eta hirietako eguneroko bizitzan.