Albisteak

 

Güeñesko Udalbatza Osoak atzo, uztailak 27 (astelehena), onetsi zituen bidegarbiketa eta lorezaintzarako kontratu berria lehiaketara atertzeko baldintzak. Azken zortzi urteetan indarrean egon den kontratua amaitu ostean, Udalak onetsi egin ditu irizpide tekniko zein administratibo berriak, lehenik, lehiaketa publiko bera eta, bigarrenik, gehienez ere 5 urterako aurreikusitako kontratuaren garapena arautzeko.

Kontratu honetarako zehaztutako aurrekontua urteko 453 mila eurotik (BEZik gabe) 650 mila eurora (BEZik gabe) igo da. Igoera handi hori 8 urteren ostean zerbitzuaren kostua eguneratzearen ondorio da. Halatan, prezioan honako hauek daude sartuta: langileen soldata-igoera posibleak (urteko % 2,5ra bitarteko igoera 5 urtetan), oporrak, bajak eta absentismoa (kontratuaren atal hau % 70tik gorakoa da); makineria eta ibilgailu berrietan egindako inbertsioa (232 mila euro, hau da, amortizatzeko kontratuaren prezioaren % 5 inguru); makineria mantentzea (% 6); gastu komunak (lokalen alokairua, hornidurak, telefonia…; % 6); enpresaren, bulegoen eta langileen gastu orokorrak (% 5); eta, azkenik, enpresaren irabazia (% 7).

Plegu tekniko berriak onetsi ostean, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu dira, eta une horretatik aurrera 35 eguneko epea zabalduko da eskaintzak aurkezteko. Eskaintzak ebaluatu eta puntuatutakoan, kontratu berria esleituko da.