Albisteak

 

2020ko urriaren 1etik aurrera:

  • Ziurtagiri eta txosten kolektiboak egiteko, eskatzailea ez den beste pertsona guztien baimena beharko da, helbide berean inskribatutako pertsona guztiei buruzkoak.
  • Seme-alaba adingabeak inskribatuta badaude, harremana justifikatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da: familia-liburua edo jaiotzaziurtagiria. Banantzearen edo dibortzioaren kasuan: zaintza eta jagoletza duela egiaztatzen duen ebazpen judiziala; zaintza partekatua bada, beste ezkontidearen baimena beharko da, NANaren fotokopiarekin batera.
  • Aurretik adierazitako baimenik edo dokumentaziorik ez badago, eskatzailearekin batera inskribatutako pertsonen kopurua bakarrik jaso ahal izango da ziurtagirian edo txostenean.
  • Establezimendu kolektiboetan inskribatutako pertsonei emandako errolda-ziurtagiriak eta -txostenak indibidualak izango dira beti.
  • Ebazpena, 2015eko urtarrilaren 30ekoa, Estatistikako Institutu Nazionalaren Lehendakaritzarena eta Autonomia Erkidegoekiko eta Toki Erakundeekiko Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udalei udal-erroldaren kudeaketari buruz emandako jarraibide teknikoei buruzkoa.
  • Datuak Babesteko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren arabera, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak Guenesko Udalaren ardurapean tratatuko direla, zure eskaera betetzeko edo behar bezala erantzuteko. Datuak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak Udalari esleitutako ahalak erabiliz tratatuko dira, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, beste erakunde batzuei lagatzeko legezko betebeharrik izan ezean. Guenesko Udalari zuzendutako eskabide baten bidez, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta transferitzeko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta datuak tratatzeko mugak jartzeko edo aurka egiteko eskubideak ere.

Oharra (PDF 81,3KB)

Erroldatze-txosten eta -ziurtagiri kolektiboak lortzeko baimena (PDF 799KB)