Albisteak

 

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren kobrantza-epea irailaren 1etik azaroaren 30era bitartekoa izango da aurten.

Zerga helbideratu gabe daukaten zergadunek ordaindu ahal izateko dokumentuak eta, egoki baderitzote, baita hurrengo urterako kuota helbideratzeko dokumentuak ere, jasoko dituzte egun hauetan.

Kutxabankek, zeina Udalarekin lankidetzan ari den ordainagiriak igortzeko, jakinarazi du momentuz, indarreko osasun-alerta dela eta, ez dietela eskudirutan ordaintzeko aukera emango zergadunei. Konturako karguen bidez kobratuko zaie zergaren zenbatekoa erakundeko bezeroei.

Udalerrian egoitza duten gainerako banku-erakundeak lankidetzan ari dira Güeñeseko Udalarekin; beraz, bezeroak bertara joan daitezke ordainketa egitera, konturako karguaren bidez edo Udalaren konturako transferentziaren bidez.

Izapide horiek errazteko, zergadunei jakinarazten zaie Güeñeseko Udalak aukera ematen duela zerga hori Sodupe eta Güeñeseko bulegoetan ordaintzeko, ohiko ordutegian. Hala egin nahi izanez gero, ahal dela bankuko txartelarekin ordaintzeko eskatzen du edo, halakorik ezean, ordainagiriaren zenbateko zehatzarekin.

  • Güeñesko Udalaren ordutegia:

Astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:00etara eta astearteetan 16:00etatik 18:00etara (arratsaldeko ordutegia irailaren 15etik aurrera).

  • Sodupeko udal-bulegoaren ordutegia:

Astelehen, astearte eta ostiraletan 08:30etik 14:00etara, asteazkenetan 10:00etatik 14:00etara eta ostegunetan 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik
18:00etara (arratsaldeko ordutegia irailaren 15etik aurrera).