Albisteak

 
  • Eskaera bakoitzeko gehienez ere 40 euro jasoko dute Haur Hezkuntzako bigarren ziklokoek, 80 euro Lehen Hezkuntzakoek eta 120 euro DBHkoek.
  • Eskaerak urriaren 31 baino lehen aurkeztu ahal izango dira.
  • Familiako kide bakoitzeko errenta ezin izango da urtean 10.000€-tik gorakoa izan.

2020-2021 ikasturteari begira, laugarren urtez jarraian, Güeñesko Udalak laguntzak emango ditu material didaktikoa eta testuliburuak erosteko.

Laguntzak Kontzejuko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) egiten ari diren ikasleentzat izango dira, eta guztira 9.000 euro inbertituko dira haietan.

Diru-laguntzen zenbatekoa eskatzailea egiten ari den ikasketen arabera banatuko da. Horrela, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleek gehienez ere 40 euroko laguntza izango dute testuliburuak eta material didaktikoa erosteko; Lehen Hezkuntzakoek, berriz, 80 eurokoa eta DBHkoek, azkenik, 120 eurokoa. Zenbateko horiek 30,60 eta 90 eurokoak izango dira, hurrenez hurren, fakturen guztizkoa Güeñesko txikizkako saltokiari ez badagokio.

Laguntzak eskuratu ahal izateko, Udalak hainbat baldintza ezarri ditu: Güeñes Kontzejuan erroldatua egotea eta matrikula udalerriko ikastetxe batean egitea. Matrikula lehen aldiz egin behar da deialdiari dagokion hezkuntza-mailetako ikasturte bakoitzean; horrenbestez, ikasle errepikatzaileek ezingo dute dirulaguntzarik jaso errepikatzen duten ikasturterako.

Gainera, per capita errenta asko jota urtean 10.000 eurokoa izango da, eta zerga betebeharrak egunean eduki beharko dira.

Laguntza horiek jaso nahi dituztenek urriaren 31 baino lehen aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak, udal-bulegoetan. Behin eskaerak aztertu ondoren, onartutako eta ukatutako eskaeren zerrenda argitaratuko da iragarki-taulan.