Albisteak

 

Abenduaren 31ra arte, tokiko merkataritzan egindako erosketek hobaria izango dute #EuskadiBonoDenda kanpainari esker, zeinaren helburua den kontsumoaren sustapena piztu eta indartzea.

Gure udalerrian 14 lokalek eman dute izena, eta haietan erosketak egitean #EuskadiBonoDenda eskainiko da; hori beherapen-bonutzat joko da, 10 euroko balioarekin 30 euroko gutxieneko erosketan.

Hauek dira saltokiak:

  • Angel Garrastatxu.
  • Brico Encartaciones SL.
  • Centro Óptico Ona.
  • Mendieta albaitaritza-klinika.
  • Electrodomésticos Máster Agurtzane.
  • Fornituras Sodupe.
  • Kanela.
  • La Tienda de Natalia.
  • Gallarraga liburu-denda.
  • J&L liburu-denda.
  • Ana Terreros mertzeria.
  • NQ Informática.
  • Olivia Ma Muse.
  • Ttiki Baby.

#EuskadiBonoDenda kanpainak Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso du, 3.700.000 eurokoa Euskadiko lurralde osoarentzat; gure udalerriarentzat 3.700 euro gehigarri esleitu dira, Güeñesko establezimenduetan egindako erosketetarako.

Pertsona bakoitzak gehienez ere lau beherapen-bonu erabili ahalko ditu, 40 euroko balioarekin, eta establezimendu bakarrean edo gehiagotan erabili ahalko dira. Hartu parte eta lagundu gure udalerriko merkataritzari, kanpainan izena eman duten Güeñesko 14 establezimenduetako bakoitzak jaso dituen 210 bonodendak erabiliz. Bonu horiek 2.100 euroko balioa dute, eta 6.300 euroko salmentak ekarriko dituzte.

Oharra (PDF 176KB)