Albisteak

 

Gaur goizean bertan, La Quadra Herriko Plazara sartzeko arrapala ireki dute oinezkoentzat.

Arrapala horrek Euskariatza kaleko sarbide- eta segurtasun-arazoa konpontzen du. Arazo hori Udaleko Irisgarritasun Planean aurreikusita zegoen.

Egoera hori konpontzeko herritarren proposamenetako batek aurreikusten zuen sarbide bat eraikitzea zubiaren ondoko aparkalekutik goiko alderaino, dagoen ezponda aprobetxatuz.

Proiektu hori aurrera eramateko, irtenbide teknikoa izan da arrapala irisgarri bat eraikitzea bi zatitan, araudi hori betetzeko pasabideak duen xedapena, malda eta luzera ezartzen dituzten irisgarritasun-legeak betez.