Albisteak

 

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo, urtarrilak 7, 18:28 aldera, bere burua Iberdrolako langiletzat aurkeztu zuen pertsona bat detektatu zuten Zalla udalerrian.

25 eta 30 urte arteko gizonezko bat da; 1,80 metro neurtzen du, begi argiak ditu eta itxuraz ekialdeko herrialdeetakoa dirudi. Larruzko jaka beltza darama, eta lumazko txaleko urdin bat edo antzekoa. Pertsona horrek Iberdrolako identifikazio plastifikatua eta tableta bat daramatza, biktima potentzialei erakusteko.

Iberdrolarekin hitz egin da, eta egiaztatu da pertsona hori ez dela enpresako langilea.