Albisteak

 
DYA Errepidean Laguntzeko Elkarteak jakinarazi digu datozen egunotan kanpaina bat egingo duela gure kontzejuan funtsak biltzeko. Kanpina bi bidetatik egingo dute: postaz eta telefonoz.
Biltzen diren funtsak errepidean laguntzeko oinarri-oinarrizkoak diren elementuak erosteko erabiliko dituzte, besteak beste: anbulantzietarako gasolina, serumak, sendagaiak…; izan ere, horiek guztiek urte amaieran inbertsio handia eskatzen dute.