Albisteak

 
Enkarterriko Euskaltegiek bat egin dute Euskara Eskura Txartela ekimena sustatzen duten erakundeekin. Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Sailaren ekimen bat da, bizkaitarren euskalduntzea sustatu eta doakotasuneranzko urratsak eman nahi dituena.

Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2015-2016 ikasturteko bigarren deialdian edota 2016-2017 ikasturteko lehenengo deialdian A1, A2, B1 edo B2 euskara-mailetako bat gainditu badute euskaltegi batean edota autoikaskuntzarako zentro homologatu batean; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako.

Hiru Euskara Eskura Txartel mota daude:

  • A1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila horigainditzen dutenei: gehienez 150 eurokoa izango da bonua.
  • A2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei: gehienez 200 eurokoa izango da bonua.
  • B1 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei: gehienez 300 eurokoa izango da bonua.
  • B2 motako Euskara Eskura Txartela, deskontu-bonurako eskubidea emango die maila hori gainditzen dutenei: gehienez 400 eurokoa izango da bonua.

Programatik kanpo geratuko dira, berariaz, euskara ikasteko eta hizkuntzan trebatzeko ikastaroak administrazio publikoek finantzatuta egiten dituzten administrazio horietako langileak.

NOIZ ETA NON ESKATU?

2017ko uztailaren 3tik 21era bitartean, www.bizkaia.eus/euskaratxartela webean.

NOIZ ETA NON LOR DAITEKE?

Irailetik aurrera www.bizkaia.eus/euskaratxartela helbidean. Webean bertan adieraziko da horretarako egun zehatza.

TXARTELA ERABILTZEKO EPEAK

Euskara Eskura Txartela programari atxikitako euskaltegietan edo autoikaskuntzarako zentro homologatuetan erabil daiteke, 2017-2018 ikasturterako matrikulazio-epea hasten denetik 2017ko urriaren 20ra arte. Onuradunak behin bakarrik erabili ahal du Euskara Eskura Txartela. Hortaz, ziurtatu behar du matrikula egiten duen euskaltegian edo autoikaskuntzarako zentro homologatuan bakarrik erabiltzen duela.

INFORMAZIOA

www.bizkaia.eus/euskaratxartela.

OHAR GARRANTZITSUA

Txartela lortzeko nahitaezkoa da Bizkaian erroldatuta egotea, errolda-ziurtagiria baliozkoa izatea eta indarrean egotea eskaera egiten den egunean.