Albisteak

 

Sodupeko Hurtado de Saratxo futbol-zelaian egingo da, datorren apirilaren 6an eta 7an, Gueñes udalerriko Haurren Nazioarteko Futbol Txapelketaren (Daniel Ruiz Bazán “Dani” Txapelketa) XIV. edizioa.

Gueñesko Udalak bere laguntza eta babesa ematen dizkio kultur ekitaldi honi, eta helburu nagusia oinarrizko futbola sustatzea da. Bi egun horietan talde hauetako etorkizuneko izarrak arituko dira Sodupen:
 

  • Red Bull Salzburg. (A multzoa)
  • Valencia C.F. (A multzoa)
  • Enkarterri Selekzioa. (A multzoa)
  • Athletic Club. (B multzoa)
  • C.A. Osasuna. (B multzoa)
  • Cerezo Osaka. (B multzoa)

Larunbat goizean eta arratsaldean sei taldeak norgehiagoka arituko dira. Honako hauek dira partiden ordutegiak: 10:00, 10:55, 11:50, 17:00, 17:55 eta 18:50. Talde bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuek finalerdia jokatuko dute igandean, 09:45ean eta 10:40an egingo diren partidetan. Bertako bi talde irabazleak finalera igaroko dira: apirilaren 7an (igandea) izango da finala, eguerdiko 12:30ean.

Gueñes udalerriko Haurren Nazioarteko Futbol Txapelketak txapelketako eskultura ofiziala hautatu du sari gisa. Horren kopia bat ematen zaio edizio bakoitzeko talde irabazleko jokalari bati; zehazki, Dani Txapelketan haurra zela parte hartu zuen eta Lehenengo Mailan jokatzera iritsi den jokalariari. Sariak “Amets Bat” du izena, eta edizio honetan honako jokalari hauei emango zaie.

  • Jonas Ramalho: Athletic Clubekin jokatu zuen 2006ko edizioan.
  • Marc Bartra: F.C. Barcelonarekin jokatu zuen 2004ko edizioan.
  • Adria Carmona: F.C. Barcelonan jokatu zuen 2005eko edizioan.
  • Jonathan Dos Santos: F.C. Barcelonan jokatu zuen 2003ko edizioan.
  • Martin Montoya: F.C. Barcelonan jokatu zuen 2004ko edizioan.
  • Cristian Tello: F.C. Barcelonan jokatu zuen 2004ko edizioan.

Edizio honen aurretik 32 jokalarik jaso dute saria. Helburua da aitorpena egitea bere sasoian “Dani Txapelketa”-n haurren mailan jokatu zuten eta elitera iristea eta Lehenengo Mailan jokatzea lortu duten futbol-jokalariei.