Albisteak

 

Güeñes, 2019ko maiatzaren 7a. Arrieta Maskarua kalean jarritako mediku-kontsultategi berriak datorren astetik aurrera emango die zerbitzu
Güeñesko herriguneko biztanleei.

Martxoaren amaieran bukatu ziren kontsultategi berria egiteko obrak. Ondoren, Udalak Osakidetzaren esku utzi zituen instalazioak, lekualdaketa egiteko eta osasun-zentro horretan mediku-zerbitzua eman ahal izateko.

Osakidetzak Güeñesko Udalari jakinarazi dionez, hilabete honen erdialdera jarriko dira martxan osasun-instalazioak. Guztira 260 metro koadroko azalera erabilgarriko lokal bat da; bertan, Güeñesko egungo eta etorkizuneko biztanleek behar izango dituzten zerbitzu guztiak emango dira eta erabat irisgarria izango da mugikortasun urria duten pertsonentzat.

Kontsultategiak harrera-eremuan atondo bat, jendearentzako arreta-gela bat eta artxibo eta biltegi funtzioak ere beteko dituen bulego bat ditu. Arreta klinikoaren eremuan hauek jarri dira: medikuntza orokorrerako gela bat, erizaintzarako beste bat, larrialdietarako eta sendaketak egiteko edo odola ateratzeko gela bat, pediatriako gela bat eta itxarongela bat. Langileek bi gela dituzte bilerak egiteko, eta aldagelak komunarekin. Azkenik, eremu
orokor bat ere badago; bertan daude komunak, garbiketa-gela, biltegia,
instalazio-gela eta komunikazio-gela.