Albisteak

 

Udalak Güeñesko eta Zaramilloko ludoteka zerbitzuak jarriko ditu martxan berriro ere 2014ko urritik abendura eta 2015ko urtarriletik maiatzera arte. Larunbatetan, 17:00etatik 20:00ak arteko zerbitzuak izango dira eta begiraleak behar dira lekuak betetzeko.
Begirale lanetan aritzeko kontuan hartuko diren ezaugarriak

  • Güenesko udalerrian erroldatua izatea
  • Euskaraz berba egiten eta idazten jakitea (PL2ko edo horren tankerako maila)
  • Umeekin lan egin izana 
  • Aisialdirako begirale titulua izatea
  • Lantaldean aritzeko gaitasuna

Interesatuta bazaude, bidali ezazu zeure curriculum vitae-a Udaletxera 2014ko abuztuaren 31a baino arinago!