Albisteak

 

Azaroaren 25 emakumeenganako indarkeriaren borrokaren eguna dela eta, Gueñeseko Udalak, Gizarte Ekintza eta Berdintasuna Sailaren bitartez, martxa bat egingo du hilaren 24an (igandea), Zaramillo eta Gueñes herriguneen artean.

Martxari goizeko 10etan emango zaio hasiera, eta Zaramilloko plazatik abiatuko da. Martxan bertan, bertaratutako guztiei ekitaldiaren oroitzapenezko motxila bana emango zaie.

Honako hau da ibilbidea:
Irteera: Zaramillo
*Zaramilloko plaza-Geltoki-Ganekogorta-Lazkao-Markoleta- (1,650 km) 32minutu
*Ezkerrera jo Cadagua ibaiaren zubian-Eskauriatza- eskuinera jo-Herriko plaza
Bidegorri-Iartu (SODUPE)-Gallarraga 25 –eskuinera jo Gallarraga-Glorieta-Zelaieta- Ubide ezkerrera jo (4,200 km) 84 minutu
*Ubide bidea-Bolibar-Otxandotegi-Errekalde-Santxosolo-Coenen-Lanbarri (3,700 km) 74 minutu
*Lanbarri-Lasierreko biribilgunea-Estarta-Enkarterri-Udaletxea. (1,200 km) 24 minutu
*Udaletxera iritsi.
Batez besteko denbora zenbatetsia zatika, herrigunea barne: 3 ordu eta 35 minutu. Ibilbideak 10,750 kilometro izango ditu.

Ezarritako helmugara, alegia, Gueñeseko udaletxera iritsi ostean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako protesta-adierazpena irakurriko da. Jarraian, puxikak askatuko dira, umeentzako globoflexia tailerra egingo da eta bertaratutakoen artean salda beroa banatuko du Erreka hotelak, ekitaldi honetako laguntzaileak.

Nahi duten guztiek, Erreka hotelean egingo den oroitzapenezko bazkarian har dezakete parte. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute, eta umeek 10 euro.
Honako hau da helduen menua:

  • Entsalada Ilustratua (lau pertsonako entsalada bat)
  • Lehenengo platera aukeran: haragi-paella edo marmitakoa
  • Bigarren platera aukeran: Legatza Erromako erara piperrekin edo txahal-ragouta patatekin.
  • Postrea: euskal pastela
  • Ogia, ardo beltza, ardo gorria eta ur minerala.

Umeen menua:

  • Makarroiak tomatearekin
  • Oilasko-bularra plantxan
  • Postrea

Bazkarira joan nahi dutenek izena eman beharko dute azaroaren 22a baino lehen, Zaramilloko liburutegian, Sodupeko eta Gueñeseko Kultur Etxean, eta Erreka hotelean. Izena ematean bazkaria ordaindu eta menua aukeratu beharko da.