Albisteak

 
Kaixo gazte!
Ikaslea zara eta ikasturte bat atzerrian egin nahi duzu? bukatu berri dituzu ikasketak eta beste herrialdetan prestakuntza eta lan esperientzia lortzea gustatuko litzaizuke? Europar Batasunak eskaintzen dituen hainbat aukera ezagutzea gustatuko litzaizuke?
Aurreko galderaren bati baietz erantzun baduzu adi egon:
Balmaz eta Gugaz zerbitzuak abenduaren 4 eta 5ean gazteentzako europar mugikortasunari buruz bi saiozko mintegi bat antolatu dute. Hauek, bi zatitan emango dira, alde batetik abenduaren 4an, asteazkena, “Europar Batasuneko beste herrialde batean ikasi”, hau da, hezkuntza ereduak, bekak...  gaiak jorratuko dira. Saio hau Sodupeko GazteGünean izango da, arratsaldeko 18:00tik 20:00ra.
Hurrengo egunean, abenduaren 5ean, osteguna, egitarauarekin jarraituz, Balmasedako Kultur Etxean “Europar Batasuneko beste herrialde batean lan egin”, oposizioak , praktikak, boluntario lana... jorratuko diren gaiak dira.
Trukez programan parte hartzen daudenek, bertaratu ezkero 5 Trukez jasoko dituzte saio bakoitzeko.
Ez pentsatu gehiegi, zatoz, informatu eta mugitu zaitez zure etorkizunagatik!
Agur bat eta ikusi arte!