Albisteak

 
Emakumeentzako autodefentsa tailerr berria, Azaroak 30 eta abenduak 1, 2 eta 3an, Güeñesko udalerriaren gune ezberdinetan (Zaramillo, La Quadra, Sodupe eta Güeñes) eta ordutegi ezberdinetan garatuko dena, edozein emakume tailer honetan parte hartzeko aukera izan dezan.
 
Ekimen hau guztiz dohainik da eta Güeñesen erroldatuak dauden emakumeei zuzenduta dago, 14 urtetik aurrera izan behar dute. Izena emateko epea, azaroaren 24a arte irekita egongo da eta Sodupeko GazteGunean edo Güeñes, Sodupe edota Zaramilloko Kultur etxeetan eman dezakezu hurrengo estekan aurkituko duzun izena emateko orria beteta.
 
Tailerrean parte hartzeko plazak mugatuak dira eta izen emateak plazen kopurua baino handiagoa izatekotan, zozketa egongo da. Plazen eskaintzaren %50 ez bada betetzen tailerra deuseztatuko da.


Kartela ikusi (PDF 1MB)

Izen-ematea tailerrean (PDF 336KB)