Gueñesko udalak Gueñesko hiri eta udalerriarentzako interes orokorrekoa den informazioa ematen du Interneteko domeinuen bitartez, bereziki, Udalaren eta udal-antolakuntzaren jarduera ofizialei buruzkoa. Honako hau da domeinua:

  • guenes.eus

Webgune horietako edukiak aurretiazko abisurik gabe aldatzeko eta eguneratzeko aukera izango du Gueñesko Udalak, hala informazioei nola egiturari eta diseinu grafikoari dagokienez.

Gueñesko Udalak herritarrentzat interesgarriak izan daitezkeen hirugarrenen edukietarako estekak jartzen ditu, betiere aintzat hartuz jabetza intelektualaren eskubideak arautzen dituen araudia eta Interneteko jardunbide etikoaren oinarrizko arauak. Horren harira, Gueñesko Udalak ez du bere gain hartuko udal webgunean jarritako esteken helmugan egin daitezkeen aldaketen gaineko erantzukizunik, ezta webguneko erabiltzaileek eduki horiekin egiten duen erabileraren gainekorik ere.

Gueñesko Udala da goian aipatutako Interneteko domeinuetan jasota dauden diseinu eta kodigoen jabetza intelektualerako eskubideen titularra, salbu eta espresuki kontrakoa adierazten bada. Halaber, indarreko legeriak babesten ditu webgune horietan jasota dauden marka edo sinbolo bereizgarriak. Arestian aipatutako horiek guztiak baimenik gabe erreproduzitzeak, banatzeak, merkaturatzeak edo aldatzeak jabetza intelektualerako eskubideen urraketa dakar berekin.

Gainera, domeinuetako informazioa berariazko baimenik gabe erabiltzeak eta Gueñesko Udalaren jabetza intelektual eta industrialari eragin dakizkiokeen kalteek Udalak legez aurreikusitako ekintzak abiaraztea eragin dezakete.
Erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du berak hartuko duela Gueñesko Udalaren webgunean eskaintzen diren eduki eta zerbitzuen erabileraren gaineko arrisku eta erantzukizun esklusibo eta osoa.

Erabiltzailea konprometitu egiten da webguneko zerbitzu eta edukiak legeak ezarritakoaren arabera erabiltzera, eta adierazten du ez dituela erabiliko legez kanpoko jarduerak egiteko edo Interneteko jardunbide etikoaren oinarrizko arauak urratzen dituzten oinarrizko arauen kontra, hirugarrenen eskubideen kontrakoak badira edo jabetza intelektual eta industrialerako eskubideak urratzen badituzte, edo aplikagarria den beste edozein arautan ezarritakoaren kontra.

Gueñesko Udala ez da jakinarazpenetan egon litezkeen akatsen arduradun izango, barne hartuta jakinarazpenak ezabatzea, partzialki bakarrik igortzea edo atzeratzea. Halaber, ez du transmisio-sarea uneoro funtzionamenduan edukitzeko konpromisoa hartzen. Gueñesko Udalak gorde egiten du webgune edo zerbitzuetara sartzeko aukera edozein momentutan ukatu edo kentzeko eskubidea, aurretiazko abisurik egin beharrik gabe, honako baldintza hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei.

Baldintza orokor hauetan aurreikusi ez diren kasuetan eta horietatik erator litezkeen interpretazioak eta gatazkak ebazteko, Espainiako legeria aplikatuko daDatu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko EUROPAKO PARLAMENTUAREN ETA KONTSEILUAREN 2016/679 apirilaren 27 2016 (EB) ERREGELAMENDUAN (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) –95/46/CE Zuzentaraua (EE) indargabetzen duena– eta Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeei buruzko abenduaren 5eko 3/201 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatzen dira Gueñesko Udalaren webguneko izapide-ataleko eskaeren bitartez jasotako izaera pertsonaleko datuak.

Interesdunak arestian adierazitako lege-gorputzaren 15. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako datuak eskuratzeko, zuzentzeko, eramateko, mugatzeko, aurkaratzeko eta mugatzeko eskubideak erabili ahal izango ditu. Hartara, idatzi bat igorri beharko dio Gueñesko Udalari posta arrutez Enkarterri 5, 48840 (Gueñes) helbidera edo mezu elektroniko bidez Datuen Babeserako ordezkariaren helbide elektronikora: dpd.guenes@seguridadinformacion.com

Era berean, interesdunak erreklamazio bat aurkez dezake kontrol-agintaritzaren aurrean.