Datuak ezabatzeko (ahaztua izateko eskubidea) eta interneteko bilaketak ahazteko eskubidea

Nortasuna egiaztatzea

Lehenik eta behin, segurtasun-arduradunak egiaztatu egingo du eskatzailearen identitatea. Horretarako, eskatzaileak indarreko NANaren edo pasaportearen kopia aurkeztu behar izan du aurretiaz.

Baldin eta eskaera ordezkari batek egiten badu, interesdunaren baimena beharko du eskaera egin ahal izateko, baita interesdunaren eta eskatzailearen indarreko NANen edo pasaportearen kopia ere.

Baldin eta eskatzailearen identifikazioa bermatu ezin bada, mezu elektroniko edo posta ziurtatu bidez erantzungo zaio eskatzaileari FO.LOPDGDD.04-04.Modelo derecho de Supresión y derecho al Olvido en búsquedas de internet izeneko dokumentuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Ezabatze-eskaera baliozkotzea

Segurtasun-arduradunak eskaera bidezkoa den edo ez egiaztatuko du, horretarako jasotako eskaera eta ezabatzea egiaztatzen duten agiriak oinarritzat hartuz.
Halaber, egiaztatu egingo du ezabatze-eskubidea aplikatzea eragotziko lukeen inguruabar hauetakoren bat dagoen:

  • Datuak adierazpen- eta informazio-askatasunerako eskubidea erabiltzeko tratatzen dira.
  • Datu horiek beharrezkoak dira legezko betebehar bat edo interes publikoaren mesederako zeregin bat betetzeko edo eskubide publikoak erabiltzeko.
  • Osasun publikoaren esparruko interes publikoko arrazoiak direla bide, DBEOren 9. artikuluko 2. zatiko h) eta i) letrei eta 3. atalari jarraikiz.
  • Datu horiek beharrezkoak dira interes publikoko artxibatzeak, ikerketa zientifiko edo historikoak edo estatistikak egiteko, 89. artikuluko 1. zatian ezarritakoaren arabera.
  • Datu horiek beharrezkoak dira erreklamazioak formulatu, egin edo defendatzeko.

Baldin eta eskatzailearen identifikazioa bermatu ezin bada, mezu elektroniko edo posta ziurtati bidez erantzungo zaio eskatzaileari FO.LOPDGDD.04-04.Modelo derecho de Supresión y derecho al Olvido en búsquedas de internet izeneko dokumentuan aurreikusitakoari jarraikiz.

Eskaera balioduna bada, segurtasun-arduradunak informazio hori jasotzen duten informazio-sistemak identifikatu eta haien arduradunari jakinaraziko dio informazio hori eguneratzeko beharra.

Erregistroak identifikatzea

Egindako eskaeraren arabera, segurtasun-arduradunak eragindako eremuetan interesdunari buruz dagoen informazioa bilduko du.

Eragindako pertsonak halakorik eskatu badu, dokumentu horien kopia eskatuko da.

Interesdunari buruzko datu pertsonalik egon ez arren, erantzun egin behar zaio jasotako eskaerari. Horretarako, FO.LOPDGDD.04-04.Modelo derecho de Supresión y derecho al Olvido en búsquedas de internet izeneko dokumentuan jasotako eredua erabiliko da.

Informazio guztia bildu eta gero, segurtasun-arduradunak berrikusi egingo du, eta ezabatu egingo ditu hirugarrenen eskubide eta askatasunei eragin diezaieketen datu eta informazio guztiak.

Halaber, identifikatu egingo da eskatutako informazio hori bitarteko elektronikoen bidez eskura dezakeen interesdunak, besteak beste, egoitza elektronikoen eta web-aplikazioen bitartez.

Erantzuna prestatzea

Segurtasun-arduradunak interesdunarentzako erantzuna prestatuko du jasotako eta bateratutako informazioa prest duenean, eta gutxienez honako informazio hau egon beharko da bertan:

a) Ezabatutako datuak.
b) Zein erakunderi igorri zaien ezabatze-eskaera. Ez baldin bada jakinarazpenik egin, espresuki jasoko da inguruabar hori erantzunean.

Informazioa igortzea edo entregatzea

Segurtasun-arduradunak eragindako pertsonari jakinaraziko dio landutako informazioa jasoko duen eskaeraren erantzuna, ahal dela mezu elektronikoz, eta bestela, posta arrunt ziurtatuaren bitartez.

Aukera baldin badago datuak ezabatzeko eskubidea aplikazio edo plataformaren baten bitartez erabiltzeko, horietara sartzeko jarraibideak emango zaizkio interesdunari.

Erantzuna prestatzeko, FO.LOPDGDD.04-04.Modelo derecho de Supresión y derecho al Olvido en búsquedas de internet izeneko dokumentuan jasotako eredua erabil daiteke.

FO.LOPDGDD.04-04.Modelo derecho de Supresión y derecho al Olvido en búsquedas de internet (PDF 206KB)